• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Mundakako Portuko Udal Kontseilu berriak portuko azpiegituren kudeaketa eta hobekuntza, dragatze-lanak, sarbideak eta mantentze-lan orokorrak aztertu ditu

martxoa 12, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGarapen ekonomikoaIruzkinik ez

Portuko Udal Kontseilua eratzeko bilera Mundakako udaletxean egin da, Koldo Goitia Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Portuetako zuzendaria buru dela, eta, besteak beste, portuko azpiegituren kudeaketa eta hobekuntza, dragatze-lanak, sarbideak eta konponketa- eta mantentze-lan orokorrak aztertu dituzte.

Bileran Sorne Rubio Mundakako alkateak, Edurne Egaña EKPko zuzendariak eta Eusko Jaurlaritzako eta udaleko teknikariek parte hartu dute.

Mundakako portuak EKPk kudeatutako 172 amarraleku eskaintzen ditu aisialdiko ontzientzat. “Sektorea funtsezkoa da eremuaren garapen ekonomiko eta turistikorako, nabigatzaileak erakartzen baititu eta kostaldeaz gozatzea sustatzen baitu”, adierazi du Koldo Goitiak.

Portuko Udal Kontseilua administrazioaren eta sektoreko eragileen arteko elkarrizketarako gunea da, eta portuaren kudeaketa efizientea eta gaur egungo eta etorkizuneko beharretara egokitua ahalbidetzen du.

Portuko Udal Kontseiluak honako portuetan eratzen ari dira: Hondarribia, Donostia, Orio, Getaria, Zumaia, Deba, Mutriku, Ondarroa, Lekeitio, Ea, Elantxobe, Mundaka, Bermeo, Armintza eta Plentzia. Bihar osteguna, Armintza-Lemoiz´koa eratuko da, eta egun batzuk barru Donostia´koa.

https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/albistea/2025/mundakako-portuko-udal-kontseilu-berriak-portuko-azpiegituren-kudeaketa-eta-hobekuntza-dragatze-lanak-sarbideak-eta-mantentze-lan-orokorrak-aztertu-ditu/

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Euskal kultura hauspotzeko asmoz, milaka eta milaka bisitarik Durangoko Azoka Kulturaren Jaialdi bilakatu dute
  • ‘ZURESKU’ eta ‘GARILE’, Busturialdeko XII. Enpresa Ideia Lehiaketako irabazle nagusiak
  • Bizkaiak Berdintasunerako Lurralde Sarea sendotu du: 12 udalerri berri ditu eta lurraldearen hiru laurden hartzen ditu
  • Benito Lertxundiren eta Jose Angel Irigarairen “Bizkaia maite” abestiak jaso du 2025eko Ohorezko Lauaxeta saria

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko abendua
A A A A O I I
« Aza    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad