

Muruetako Udalak “Sukaldi Jatetxea” Herriko Tabernaren kontratua beste bost urterako luzatzea onartu dau, esperientzia sozial eta gastronomiko oso positiboaren ondoren. Herrian eta eskualde mailan izandako harrera bikaina, bere zerbitzuaren kalidadeagaitik eta Iñigo Velo sukaldariaren sukaldaritza onagaitik, kontratua beste bost urtez luzatzeko bermerik onena izan da. Gainera, bere kudeaketa-proposamena izan da zerbitzua esleitzeko eskatutako irizpideei ondoen erantzuten eutsoena. Lokala, jantoki xume bat eta terraza handi bat daukozena, udaletxearen, eleizaren, haurrentzako parke baten eta aparkaleku handi baten ondoan dago. Bere eskaintza kalidade handikoa da, eta hurbileko eta sasoiko generoa da nagusi. Barra- eta jantoki-zerbitzu atsegin eta oso hurbila da nagusi eta horregaitik, “Sukaldi” ren esperientzia oso gomendagarria da.