• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Nazien kontzentrazio esparruetara deportatutakoak ardatz Unai Eguiaren liburuan

martxoa 12, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGizarteaIruzkinik ez

Iturria: Irekia

Unai Eguiak ‘Y los campos se quedaron sin flores’ liburua aurkeztu du gaur arratsaldean Bilbon. Txekiar Errepublikako Hradištko herriko nazien kontzentrazio-esparrura deportatutakoen historia ez da oso ezaguna. Lan honen bidez, autoreak Bigarren Mundu Gerran gertatutako gertaera tragikoen lekuko zuzenak izan ziren deportatu batzuen istorio pertsonalak jaso nahi izan ditu.

Liburuak Benito Bermejo historialariaren hitzaurrea du, espainiarren deportazioaren ikerketan aditua, eta Sandra Martínez ilustratzailearen lanek osatzen dute Eguiaren lana.

Aurkezpenean Ruth Cancelo, Gogoraren memoria teknikaria, eta Jordi Jiménez Zamora, editorea eta solasaldiaren moderatzailea izan ditu lagun Eguiak. Gainera, deportazioaren biktima baten senitartekoak ere hartu du parte: Anton Gandarias, Anjel Lekuona Hradištko kontzentrazio-esparrura deportatu eta exekutatutako busturiarraren iloba.

Aurkezpen hau, Deportazioaren Memoria 1945-2025 proiektuaren baitan kokatzen da; nazien kontzentrazio esparruak askatu zituztenetik 80 urte betetzen direla eta, Gogorak eta Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundeak 1940-1945−arloko memoria elkarteek osatzen duten taldea− hasi duten lankidetza proiektuan. Helburua arlo honi lotutako jarduera guztiak modu koordinatuan aurrera eramatea da; horri zabalkundea emateko sortu da www.labur.eus/deportazioa webgunea. Aurtengorako programatuta daude jada, besteak beste, deportazioaren biktimen omenezko ekitaldia, maiatzean; EHUren Udako Ikastaroa, uztailean; deportazioari buruzko erakusketa, udazkenean

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100049-deportacion-los-campos-concentracion-nazis-eje-del-libro-unai-eguia

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Euskal kultura hauspotzeko asmoz, milaka eta milaka bisitarik Durangoko Azoka Kulturaren Jaialdi bilakatu dute
  • ‘ZURESKU’ eta ‘GARILE’, Busturialdeko XII. Enpresa Ideia Lehiaketako irabazle nagusiak
  • Bizkaiak Berdintasunerako Lurralde Sarea sendotu du: 12 udalerri berri ditu eta lurraldearen hiru laurden hartzen ditu
  • Benito Lertxundiren eta Jose Angel Irigarairen “Bizkaia maite” abestiak jaso du 2025eko Ohorezko Lauaxeta saria

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko abendua
A A A A O I I
« Aza    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad