• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Sancti Spiritus udal zaharren egoitzak Jose Manuel Gabantxo margolariaren lan bat jaso du dohaintzan

martxoa 6, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGure HerriakIruzkinik ez
  • urtean egindako lana da ‘Bermeoko enbarkazioak’ izenekoa, eta 34 itsasontzi agertzen dira.

Gaurtik aurrera, Bermeoko Sancti Spiritus udal zaharren egoitzak artelan berri bat dauka bere hormetan eskegita; areto nagusian kokatu da. Hain zuzen ere, dohaintzan jaso du itsasoan eta itsas tradizioan inspiratutako lanak sortzeagatik ezaguna den Jose Manuel Gabantxo margolari bermeotarraren koadro bat: Bermeoko enbarkazioak.

Gaur goizean bermeotarrari esker ona adierazteko ekitalditxo bat egin da zaharren egoitzan. Bertan izan dira, besteak beste, Bermeoko Udaleko ordezkariak, egoitzako arduradunak eta egoiliarrak, eta bertaratutako guztiek eskerrak eman dizkiote margolariari bere eskuzabaltasunagatik eta herriarekin duen konpromisoagatik.

Endika Etxebarria Telleria Gizarte Ongizaterako zinegotziak aurkeztu du Jose Manuel Gabantxo: “79 urte ditu eta umetatik dauka margotzeko zaletasuna. Gaztetatik baxurako flotan arrantzale ibili zen, eta gero, armadorea eta arrantzaleen kofradiako lehendakaria ere izan zen arren, inoiz ez du bere zaletasuna albo batera utzi, eta beti jarraitu izan du margotzen. Azken urteetan, inoiz baino gehiago margotu du”.

Bermeotarraren lanak leku askotan ikusi daitezke, bere margolanen dohaintza asko egin baititu bere bizitzan zehar. Gaztelugatxeko San Juaneko baselizan, Arrantzaleen museoan, San Pedo Arrantzaleen Kofradian… daude bere lanak. “Bermeoko ohiturak eta lanak islatzen dituzten ohitura-koadroak egiten ditu. Herriaren itsas historia errepasatzen du, portuaren iraganeko xehetasunekin eta Bermeok itsasoarekin duen lotura erakutsiz. Horren adierazgarri da udal egoitzari dohaintzan emandako margolana”, adierazi du Etxebarriak. Gizarte Ongizaterako zinegotziak dohaintza honen garrantzia azpimarratu du, bizilekuaren ingurunea aberasteaz gain, herriaren arrantza eta kultura nortasuna indartzen baititu.

https://bermeo.eus/187.html?&no_cache=1&tx_ttnews%5Btt_news%5D=21002&cHash=c4ae8e46dd629348c88cf6b53e09bbd2

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • “Euskadiko landa emakumeen begirada”
  • Eusko Jaurlaritzak argi berdea emon deutse 2025ean Euskadiko arrantza-eremuen garapen jasangarria sustatzeko laguntzei
  • URAk Mape ibaia lehengoratzen hasi da Busturian, alarbin parean
  • Alberto Palomerak eta Rober Garayk “Urdaibai Incógnito” aurkezten dabe, zonalde honen ikuspegi artistikoa

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko urria
A A A A O I I
« Ira    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad