Busturiak Gerra Zibilaren eta nazismoaren biktimei omenaldia egiten deutse “Hradištko (Txekia), nazien kontzentrazio-esparrua: Anjel Lekuona busturiarraren eta beste askoren deportazioa eta heriotza (1945)’-Busturia gogoan. Memoriaren lekuko” erakusketan
Busturiko Udala oso sentsibilizatuta dago gatazka belikoen biktimekaz, eta buru-belarri aritu da herriko memoria historikoa berreskuratzeko eta biktimak birgaitzeko “Busturia Gogoan. Memoriaren Lekuko” ekimenean. Erakusketa hau eta Busturia eta Hradištko-ren senidetzea etorkizunari begira dagoen bake, harmonia eta alkartasunaren lekuko dira.