• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Tradizioz, musikaz eta kolorez betetako Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak, guztiontzat prestatutakoak

abuztua 12, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGure Herriak, Kultura eta tradizioakIruzkinik ez
  • Txupinazoa 20:00etan izango da, eta su artifizialen eta Xixiliren doluzko ibilbidearen ordutegiak aurreratu egin dira 21:30era.
  • Bermibus Gautxoria eta Puntu Morea: Irailak 6, 9, 12 eta 13, 00:00etatik 05:00etara.
  • Jaietako pregoilaria erabakitzeke dago: Spookypheria Productions, Xsakara edo Alkartasuna Dantza Taldea. Abuztuaren 18a da bozka emateko azken eguna.

Bermeok prest ditu irailaren 7tik 16ra ospatuko diren Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak. Aurten ere, herriko kale eta plazak girotuko dituen egitarau zabala antolatu da, adin guztietako herritarrei zuzenduta eta gustu guztietarako. Kulturaz, kirolez, gastronomiaz eta musikaz betetako jai egun horietan, herriak bere tradizioak mantenduko ditu, izaera parte-hartzailearekin.

Endika Etxebarria Telleria kultura zinegotziak Jai batzordeak egiten duen lana azpimarratu du: “Bermeoko jaien berezitasuna da herritarrek herritarrentzat antolatutako jaiak direla. Horri esker, jai herrikoiak eta benetan parte-hartzaileak lortzen ditugu”. Horrez gain, jaietako egitaraua osatzen laguntzen duten Txosna batzordekoen lana ere goraipatu du: “Garrantzitsua da eurek egiten duten lana, Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak osatuagoak izateko”. Hala, eskerrak eman dizkie bai Jai batzordeko zein Txosna batzordeko kideei, jaiak antolatzeko egiten duten lanagatik eta ahaleginagatik.

Bermeoko Udala lanean ari da jaiak gero eta inklusiboagoak izan daitezen. Horretarako, aurreko urteetan emandako pausoak mantentzeaz gain, beste pauso bat eman dela jakinarazi du kultura zinegotziak. Hala, aurten herritarren eskaerei erantzunez, su artifizialen eta Xixiliren doluzko ibilbidearen ordutegiak aurreratu egin dira, eta 21:30ean izango dira, ordu erdi aurreratu da ordua. Mantendu egingo dira barraka isilak zenbait egunetan, eta iaz hasitako bideak jarraipena izango du aurton, eta jaien hasieraren ordutegia mantendu egingo da: “Xixili 19:45 irtengo da balkoira eta 20:00etan izango da alkatearen pregoia. Iaz aurreratu zen jaien hasieraren ordua jai inklusiboagoak egin asmoz, eta herriko txikienek ere jaien hasieraz gozatu ahal izateko”. Eta zelan ez, azken urteetako moduan, zeinu hizkuntzan eskainiko da pregoia.

https://bermeo.eus/187.html?&no_cache=1&tx_ttnews%5Btt_news%5D=21442&cHash=f5454ebd8317af4974658681626b5bf2

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Euskadiko barraskilo-txapelketa garrantzitsuena Gernika-Lumora itzuliko da
  • Bizkaiak bere energia-kontsumoa % 6 murriztu du, eta 2030ean -% 35 lortzeko foru plan berria onartu du
  • Busturialdea-Urdaibaik Turismo Iraunkorraren V. Foro Iraunkorra ospatu du
  • Urremendik eta Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuak Urdaibaiko turismo jasangarriaren eredua aurkeztu dute Europako Parlamentuan, Turismo Jasangarriaren Europako Gutuna berritu ondoren

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2026(e)ko otsaila
A A A A O I I
« Abe    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad