• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Zabalik da Busturialdeko XII. Enpresa Ideia Lehiaketan parte hartzeko epea

urria 9, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGarapen ekonomikoa, Gure HerriakIruzkinik ez
  • Proiektuak edo proposamenak aurkezteko azken eguna 2025eko azaroaren 7 izango da (14:00ak arte).
  • 7.000 euro banatuko dira lau saritan, horreen artean errelebo enpresarialarentzako sari berezia egongo da aurton. Sari banaketa ekitaldia abenduaren 4an egingo da.
  • 18 eta 35 urte bitarteko gazteek edo gazte-taldeek parte hartu ahal izango dabe, Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta badagoz. Aurkeztutakoak zerbitzu edo produktu baten ideia sortzaileak izan daitekez, edo 2024an edo 2025ean sortutako negozioak/enpresak, baina derrigorrez Busturialdean kokatuta egon beharko dabe.

Beste urte batez, Bermeoko eta Gernika-Lumoko udaletako gazteria zerbitzuek eta Urremendi Landa Garapen Elkartearen gazteria zerbitzuak Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera, Busturialdeko XII. Enpresa Ideia Lehiaketa antolatu dabe, “Lana bilatzea, Lana da” eskualdeko gazteei laguntzeko programaren barruan.

Aurreko edizinoetan bezala, lehiaketaren helburuak dira, besteak beste, kultura ekintzailea sustatzea, enplegua eta aberastasuna sortzea Busturialdean, eskualdeko garapen ekonomikoa bultzatzea eta sustatzea eta enpresa-proiektu onenak saritzea.

Lehiaketan 18 eta 35 urte bitarteko gazteek edo gazte-taldeek parte hartu ahal izango dabe, Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta badagoz eta negozio-ideia eta jarduteko gaitasun osoa badaukee, eta enpresa-ideia (enpresa edo ekoizpen-gunea) Busturialdean badago.

Proiektuak edo proposamenak aurkezteko azken eguna 2025eko azaroaren 7 izango da, 14:00ak arte. Horretarako, izena emoteko fitxa, sustatzailearen datuak jaso behar daben dokumentua eta bete beharreko baldintza guztiak jasotzen dabezen oinarriak www.gaztedibusturialdea.eus webgunean dagoz eskuragarri.

Aurten ere lau sari banatuko dira:

  • 1. saria. 3.000 euro + urtebeterako aholkularitza zerbitzua Torrealday Aholkularitzaren eskutik.
  • 2. saria: 2.000 euro + sei hilabeterako aholkularitza zerbitzua Torrealday Aholkularitzaren eskutik.
  • Lehen sektorearekin lotutako ideia onena: 1.000 euro (aurreko sarietakoren bat jaso ez badau).
  • Errelebo enpresarialaren sari berezia: 1.000 euro (aurreko sarietakoren bat jaso ez badau).

Proposamen edo proiektu irabazlea aukeratzerako orduan, epaimahaiak honakoak izango dauz kontuan: Ideiaren originaltasuna eta barrikuntza maila, talde edo norbanako ekintzaileak proiektua garatzeko dabezen gaitasunak, enplegua sortzeko aukera eta horreen kalidadea, negozioaren potentziala, garapen maila eta Busturialdean gauzatzeko bideragarritasun teknikoa eta ekonomiko-finantzarioa, eskura dagozen baliabideen aprobetxamendua, jasangarritasuna eta proiektuaren gizarte-erantzukizuna eta gizarte-eragina.

Sari banaketa ekitaldia abenduaren 4an egingo da Busturiko BBK Urdaibain. Informazio gehiagorako edo beharrezko eskabideak jasotzeko, interesdunek hurrengo kontaktu bideak dituzte:

  • Bermeoko Gazteentzako Informazio Zerbitzua (GIZ)
    Gizarte eta Kultura Etxea – Irakaskintza 14-16 – 48370 BERMEO giz@bermeo.eus – Tel.: 94 617 91 58 –www.gizbermeo.blogspot.com
  • Busturialdeko Herri Txikien Gazteria Zerbitzua – URREMENDI LGEHerriko Plaza 1 (Udaletxeko goiko solairua) – 48314 GAUTEGIZ ARTEAGA – gazteria@urremendi.eus – Tel.: 94 625 76 09
  • Gernika-Lumoko Gazteentzako Informazio Bulegoa
    Foruen plaza 2 – 48300 GERNIKA-LUMO
    gazteria@gernika-lumo.net – Tel.: 94 627 02 15

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • “Euskadiko landa emakumeen begirada”
  • Eusko Jaurlaritzak argi berdea emon deutse 2025ean Euskadiko arrantza-eremuen garapen jasangarria sustatzeko laguntzei
  • URAk Mape ibaia lehengoratzen hasi da Busturian, alarbin parean
  • Alberto Palomerak eta Rober Garayk “Urdaibai Incógnito” aurkezten dabe, zonalde honen ikuspegi artistikoa

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko urria
A A A A O I I
« Ira    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad