• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Zabalik dago 2025/26 ikasturteko Aisialdiko Begirale Ikastaroan izena emateko epea

ekaina 30, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGarapen ekonomikoa, GizarteaIruzkinik ez
  • Urritik maiatzera bitarteko ikastaroa izango da, eta atal teorikoaren ostean, ikasleek praktikak egin beharko dituzte.

Azken urteetan egin modura, Bermeoko Udalak,  Gazteria Sailaren bitartez, Begirale ikastaroa antolatu du. Gazteria Sailaren helburuetariko bat, gazteei aukera hezigarriak eskaintzea da, eta horretarako, Aisialdirako Begirale Ikastaroa antolatu du 2025/26 ikasturterako.

Prestakuntza honen bidez, hezkuntza astialdirako hezitzaileak trebatzea da asmoa, eta gazteak gaitu lana bilatzeko prozesuan arrakasta izan dezaten. Ikastaroa urriaren 11n hasiko da, eta 2026ko maiatzaren 9an amaituko da; guztira, 12 asteburu izango dira. Izena emateko epea zabalik dago jada, eta irailaren 30era arte zabalik egongo da, eskainitako gehienezko plaza kopurua betetzen ez bada. GIZeko bulegoetan (Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean) edo GIZen webgunearen bidez eman daiteke izena, horretarako beharrezkoa den izen-emate orria beteta.

Ikastaroaren atal teorikoa 150 ordukoa izango da. Bermeon emango diren eskolak zapatuetan (10:00-14:45/16:00-18:30) izango dira, Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean. Hiru asteburutan, aldiz, klaseak La Arboledako aterpetxean izango dira (zapatuko 10:00etatik domekako 14:00etara). Atal hori amaitzerakoan, ikasleek 160 orduko praktikak egin beharko dituzte. Ikasleek 18 urte izan beharko dituzte praktika horiek gauzatzeko.

Baldintzak

Ikastaroa egin ahal izateko, ikasleek 18 urte beharko dituzte 2026an zehar. Halaber, ikasleak euskaldunak izan beharko dira, ikastaroa euskaraz izango baita, eta DBHko titulua izan beharko dute. Prestakuntza amaitu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Aisialdiko Begirale titulu ofiziala jasoko dute.

Matrikularen prezioari dagokionez, 35 urte baino gutxiago duten bermeotarrek 350 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainontzekoek 450 euro.

https://bermeo.eus/187.html?&no_cache=1&tx_ttnews%5Btt_news%5D=21299&cHash=f664a51d575f55105ce44cc565d5535b

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Herritarrak izan dira Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako protagonista nagusiak
  • 14 ikasle euskal flotan ontziratu dira ITSASORATU programari esker, arrantza-sektorean belaunaldien arteko erreleboa bultzatzeko
  • Euskal Herriko Itsas Foroak arrantza-industriaren egoera eta erronka teknologikoak aztertu ditu Bermeon
  • Argazki lehiaketa antolatu da Gautegiz Arteagan

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko iraila
A A A A O I I
« Abu    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad