• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Zearretak estalkia estreinatuko du urte osoan kirola egin ahal izateko

abuztua 20, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGure HerriakIruzkinik ez
  • Azpiegitura berria, 648.700 euroko inbertsioarekin, 1.500 ikaslerentzat izango da, eta jendearentzat irekita egongo da asteburuetan eta arratsaldeetan.​

Gernika-Lumoko Udalak joan den astean amaitu zuen Zearretako kirol- pistaren gaineko estalkia, urte osoan zehar eskola-kirola egingo dela bermatzeko, klimatologia gorabeheren menpe egon barik. Obrak 648.700,60 euroko inbertsioa ekarri du, irailean jarriko da martxan, eta instalazio horiek egunero erabiltzen dituzten Allende Salazar ikastetxeko eta Seber Altube ikastolako 1.500 ikasleei egingo die mesede.​

José María Gorroño alkatearen esanetan “Jarduera honek gure kirol- instalazioak hobetzen ditu eta gazteen artean kirola sustatzen du, klimatologia kontuan hartu gabe”.

Zearretako azpiegitura bi mailatan banatzen da. Goiko aldean, 33,25 metroko altueran, frontoia dago, 800 metro karratuko azalera duena eta estalkia duena. Beheko mailan, lau metrora, saskibaloiko bi kantxa jarri dira (bata zeharkakoa eta bestea luzetarakoa), guztira 1 .000 metro karratukoak, aretoko futbol-zelai berritu baten ondoan (1.200 metro karratukoa).

Harmailak eta herritarrei irekita

Frontoiaren eta saskibaloi-kantxen artean 300 metro karratuko harmailak jarri dira, kirol-partidak eta -jarduerak eroso jarraitzeko. Gainera, jarduketak itxitura perimetrala hartu du barne, instalazioak babesteko eta eskola-ordutegitik kanpo irekitzea errazteko. Asteburuetan eta arratsaldeetan, espazioa irekita egongo da herritar guztientzat, eta Gernika-Lumon kirola egiteko elkargune bihurtuko da.

Jarduketa horren bidez, Udalak kirolarekin eta gazteriarekin duen konpromisoa indartzen du, instalazio modernoak, irisgarriak eta ikasleen eta bizilagunen beharretara egokituta daudenak.​

https://www.gernika-lumo.eus/eu-ES/Albisteak/Orriak/20250820-zearreta-estrena-cubierta-para-practicar-deporte-todo-el-ano.aspx

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Herritarrak izan dira Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako protagonista nagusiak
  • 14 ikasle euskal flotan ontziratu dira ITSASORATU programari esker, arrantza-sektorean belaunaldien arteko erreleboa bultzatzeko
  • Euskal Herriko Itsas Foroak arrantza-industriaren egoera eta erronka teknologikoak aztertu ditu Bermeon
  • Argazki lehiaketa antolatu da Gautegiz Arteagan

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko iraila
A A A A O I I
« Abu    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad